
Galdera bat
Aita, galdera bat daukat.
Barkatu Junior, lanpetuta nago.
Futbol partida garrantzitsu bat dago telebistan.
Goazen! Goazen! Goazen!
Baina dirua behar dut.
Bai!
Benetan?
Pizza baterako dirua behar dut.
Goazen! Goazen! Goazen!
Eta bideojoko berri bat nahi dut.
Bai!
Eta bihar ez noa ikastolara.
Bai! Bikain!
Guau, ze erraza!
Dendara noa!
Bai! Bai! Bai!
Agur, aita!
Barkatu, Junior.
Oso partida ona da!
Junior? Zer behar duzu?
Junior? Non zaude?